Udaletxera bisita

DBH 4. mailako ikasleek bere PROKO proiektuaren barruan udaletxera bisita jarduera burutu dute, bertan alkatearen harrera, eta udalaren funtzionamenduko azalpenak jaso dituzte.

Irakurri +

Txokolate museoa

Azaroaren 20an DCko ikasleak txokolate museora gerturatu ginen hain preziatua den  txokolatearen historia ezagutzera.

Irakurri +

Iturmendi kobazuloa

Atzo, Geografiako 2. Batxilergoko ikasleak Hernaniko paisaia karstikoa aztertzera atera ginen Felix Ugarte espeleologia taldekoen laguntzarekin. Iturmendi kobazuloan sartu ginen eta inguruko dolina eta beste hainbat egitura karstiko ere azaldu zizkiguten. Gelan ikasitakoa bertatik bertara egiaztatzeko aukera bikaina izan genuen!!  

Irakurri +

Hernani BHIko 3 ikasle finalera Mondragon City Challenge lehiaketan

Azaroaren 18an finalistak izan diren 20 taldeak eman zituen aditzera Mondragon City Challenge lehiaketako epaimahai teknikoak. Ekintzailetza kooperatiboa sustatzea helburu duen nazioarteko lehiaketa honetan, 7 herrialdetako (Alemania, Belgika, Indonesia, Tanzania, Mexiko, Kolonbia eta Espainia) 568 ikaslek (181 ekipok) hartu dute parte. Hurrengo fasera pasako direnak bi kategoriatan banatzen dira: 10 talde 16-18 urte bitartekoak eta […]

Irakurri +

“Heziketa digitala Hernani BHIn” Proiektua 24-25

2 batxilerreko IKT ikasgaiko ikasleek “Heziketa digitala HernaniBHIn” proiektua prestatu eta praktikan jarri dute DBH 1eko gela guztietan, hala, ikasleek zibersegurtasun sentsibilizaio saio bat jaso dute. Eskerrik asko!                    

Irakurri +

1.Batxilerreko ikasleak Geologian txapeldun

Aurtengo zientzia astearen barnean, argazki geologikoen XVI. edizioan  DBHko eta Batxilerreko ikasleek parte hartu dute geologiaren edozein adarrekin erlazionaturiko argazkien bidez eta haien azalpen geologikoak idatziz. Batxilerreko modalitateari dagokionez, Hernani BHIko hiru ikaslek podiuma lortu dute azaroaren 10ean egin den Bilboko sari banaketan: aurreneko postuan Robin Beyreuther izan da; bigarren postuan Itxaso Lacadena;  hirugarrenean Enara […]

Irakurri +

DBH4ko ikasleak Galarretan

Aste hauetan DBH 4ko ikasleak Erremontearen inguruko saioa jaso dute. Kirol hontaz gozatzen eta Endika Barrenetxea IV. pilotari profesionalaren eskutik asko ikasten aritu dira.        

Irakurri +

Historia garaikideko (1.Batx) ikasleak Gursen

Batxilerreko Mundu Garaikidearen Historiako ikasleak GURSeko kontzentrazio esparrua bisitatzen egon ginen. Bertan preso egondakoen barrakoia eta bertan hil zirenen hilerria ikusi genituen. Bisita hunkigarria benetan.          

Irakurri +

Beldurrezko film laburren lehiaketa

Aste honetan film laburren lehiaketa ospatu dugu English Club 2 ikasgaiean. Bertan, ikasleek beraiek sortutako beldurrezko film laburrak aurkeztu dituzte. Sarituak ere izan ditugu! Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei, lan bikaina egin dute eta!          

Irakurri +
-->