DBH

ikastetxea004

1.DBH eta 2.DBH

Santa Barbara eraikinean kokatuta daude 1. eta 2. DBH mailak eta ikasleek beren esparru propioa dute.

Gure institutuan DBHko etapa hasten duten ikasleak Hernaniko ikastetxe ezberdinetatik etortzen dira eta askok ez dute elkar ezagutzen. Une honetan aukera izango dute lagun berriak egiteko. Hori dela eta, ikasturte hasieratik ikasleekin talde kohesioa lantzeari garrantzi handia ematen diogu eta xede horretara bideratutako jarduerak eta irteerak egiten dituzte irakasle eta tutoreek.

Horretaz gain, curriculuma era askotako dinamikekin aberastea gure ikastetxearen bereizgarrietako bat da. Hori dela eta, jarduera osagarri ugari antolatzen dugu DBH guztirako.

HernaniBHI

3.DBH eta 4.DBH

Harrobi eraikinean 3. DBH maila kokatuta dago. 4. DBHko ikasleek Batxilergokoekin partekatzen dute Agustin Iturriaga eraikina.

Curriculuma Dibertsifikatzeko programa Bigarren Hezkuntzako Gradu titulua lortzeko bide desberdin bat da. Ikastetxean dugun ikasle aniztasunari arreta ematen dion neurri berezia da, ikasleen beharrak kontuan hartuta curriculuma egokitzeko aukera eskaintzen baitu, betiere etaparen helburu orokorrak erdiesten dituztela bermatuta.

Ikasleak talde txikian aritzen dira lanean eta horrek aukera ematen du bai berariazko metodologiak erabiltzeko, baita bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren gertuko jarraipena egiteko ere.

Horretaz gain, curriculuma era askotako dinamikekin aberastea gure ikastetxearen bereizgarrietako bat da. Hori dela eta, jarduera osagarri ugari antolatzen dugu DBH guztirako.