Uda ona izan!!!
Eguna hurbildu zaigu, erabakiko da auzia: batera eginen dugu biharrerako jauzia!Eskolatik bizitzara pozik gara pasatuko: entzun txorien karkara, ez dira ez damutuko!Ez ditugu ahantziko hemen bertan ikasiak; etorkizunez jantziko ditugu bizi haziak…Gure ikasle lagunak bai eta irakasleak dira denak ezagunak, betiko hotsemaileak…Eta harreman berriak josiko ditugu gero, zaharrak eta herriak baztertu gabe, espero!Eman ditzagun eskerrak bizitzari, eskolari, eta besarka ederrak luza batak besteari… Itxaro Borda |