DBH4ko ikasleen agurra

4 DBHko ikasleei ekainean  egin zaie agur ekitaldia.  Batzuk hemen ikusiko ditugu datorren urtean ere, beste batzuk, aldiz, beste ikastetxe batzuetan jarraituko dituzte beren ikasketak. Zorionak denoi eta eutsi gogoz zuen bideari!

Irakurri +

UNRWA proiektua

DBH 4.mailako ikasleek, UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuetzako Nazio Batuen Agentziarekin batera, “Gazte Artibistak II” izeneko proiektu batean parte hartu dute. Hiru saiotan, agentziako teknikarien eta errefuxiatu palestinar baten eskutik Palestinako errealitatea ezagutzeko aukera izan dute. Proiektuari amaiera emateko Hernaniko Latsunbe Berri auzoko kirolgune berrituan mural bat egin zuten atzo, Frida.ypunto artistaren gidaritzapean. Ongi aritu dira […]

Irakurri +

Batxilergoko ikasleek amaitu dute

Bigarren Batxilergoko ikasleek bukatu dute beren bigarren hezkuntzako etapa. Ekainaren 10ean egin zitzaien agurra. Zorionak denoi!  Eta orain, indarberritu, gozatu eta heldu etorkizunari! Eta nahi duzuenean, bisitan etorri.

Irakurri +

GURE AKELARREA erakusketa

Kaixo familiak, Hernaniko Hezkuntza Plataformaren ekimen bateratuaren baitan antolatutako erakusketa berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, herriko ikastetxeetako LH 3-4ko eta DBH 2ko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira. Ikasleek ikasgeletan sorginen inguruko lanketa feminista egin dute: iraganeko irudiak aztertu, historia berrikusi eta gaur egungo begiradatik hausnartu dute sorgin kontzeptuaren inguruan. Erakusketako irudi bakoitza hausnarketa […]

Irakurri +

HEZKUNTZA ESKOLA: Jarduera Fisikoaren onurak eta garrantzia

Haurtzaro osasuntsu batean zein leku du jarduera fisikoak? Ideia horren bueltan ariko gara osteguneko hezkuntza eskolan. Hernaniko Hezkuntza Plataformatik, haurren osasunaren inguruan hausnartzeko tarte bat eskaini nahi dugu. Horretarako, gaur egungo datuek zer dioten aztertuko dugu, espezializazio goiztiarra eta multikirolaren arteko zalantzak argitu eta gaur egungo eskola kirolaren ereduaren indarguneak zein diren ezagutuko dugu. Hau […]

Irakurri +

Gure haurrak ere badira: pagadietatik olibondoetara

Hernani BHIko langileok, Gure Haurrak Ere Badira ekimenak zabaldutako deialdiarekin bat eginez, olibondoa landatu dugu gure eskolan. Ekintza honen bidez, Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita Israelek Gazan gauzatutako genozidioa eta Zisjordaniako palestinarren kanporatzea zein lurren lapurreta salatu ere. Gaur, maiatzaren 15ean, 78 urte betetzen dira Israelen sorreraren ondorioz 1948an ehunka mila palestinar beren lurretatik […]

Irakurri +

Voyage à Bayonne

Iragan maiatzaren 6an Baionan izan ginen 4. DBHko eta 1go Batxilergoko frantses ikasleekin. Goizean Atelier du Chocolat museo/lantegia bisitatu genuen. Bertan, txokolatearen ekoizpen prozesua azaldu ziguten, langileak beren zereginetan ikusi genituen eta, bukaeran, txokolate dastaketa egin genuen.  Eguraldiak ez zuen lagundu, baina oso ongi ibili ginen  

Irakurri +

HAIKUAK Itxaro Bordaren eskutik

Goiz ederra izan zen maiatzaren 7koa Batxilergoko Literatura Unibertsaleko ikasleentzat, izan ere, Itxaro Borda idazlea hurbildu zitzaigun Japongo kulturan ezagunak diren HAIKUen inguruan mintzatzera. Jakin-mima piztu zigun bere jardunak, eta berak animatuta lehen urrratsak ere eman genituen poema labur baina sakonak diren “tximista” moduko horiek sortzen.    

Irakurri +

JON ARRETXEREKIN SOLASALDIA

DBH 1eko ikasle talde batek irakurri eta landu duen “Beti iparralderantz” eleberriari buruzko solasaldia eta tertulia izan zuen Jon Arretxe idazlearekin maiatzaren 6an. Ordubeteko saio interesgarri eta elkarreraginezkoa izateaz gain,  idazlea eta bere liburuak ezagutzeko parada izan genuen. Eskerrik asko, Jon!  

Irakurri +

PERUHARRIra bisita

Leku magikoa da Peruharri eta Iñaki Perurenak lortu zuen sentipen hori transmititzea apirilaren 5ean DBH4ko ikasleekin bertaratu ginenean. Laino artean mintzatu zitzaigun iraganaz, leku eta izaki mitologikoez; etorkizunaz ere bai, berak sortutako proiektu erraldoi horretaz eta ilusioa izateak duen balioaz. Denbora gutxian asko ikasteko lekua da Peruharri.  

Irakurri +
-->