Liburutegia

Liburutegi zerbitzua

Eskolako liburutegia ezagutzak eskuratzeko eta konpetentziak garatzeko funtsezko baliabidea da, baita aisirako gunea ere. Ikasleen prestakuntza integrala bermatzen du, ezagutzarako eta autoezagutzarako gunea baita.

Liburutegiko proiektua Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin, Curriculumarekin eta Irakurketa Planarekin lotuta dago eta horren garapena (ikasturteko helburuak, ekintzak eta jarraipena) Ikastetxearen Urteko Planean jasoko da.

Gure ikastetxean bi liburutegi daude, bat Agustin Iturriaga erakinean eta bestea Santa Barbara eraikinean. Informazioa bilatu eta aztertzeaz gain, irakurketa saioak, proiektuak eta lan interdiziplinarrak eta era askotako kultur ekintzak egiten dira gune horietan. Halaber, liburutegiaren kanpo aldeko espazioak erakusketak antolatzeko eta liburuei buruzko kritikak eta azken berriak jartzeko erabiltzen dira.

 

ORDUTEGIA

Maileguetarako ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00

LIBURUTEGIKO BULETINA IKUSI
Santa Barbara eraikina