Orientazioa

Hezkuntza-orientazioa irakaskuntzan

Hezkuntza-orientazioa irakaskuntza-jardueran txertatutako laguntza prozesu jarraitua eta sistematikoa da. Irakasle talde osoak du laguntza prozesu honen ardura, tutorea gidari izango da eta orientatzaileak aholkularitza lana egingo du.

Orientazio planaren helburua da ikasleek beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izateko eta herritartasuna gauzatzeko behar dituzten funtsezko gaitasunak garatzen eta eskuratzen laguntzea.

Laguntza hori honako hiru sustraietan errotuko dugu:

  1. Orientazio akademiko eta profesionala
  2. Bizikidetza positiboaren garapena
  3. Aniztasunari eta hezkuntza-inklusioari arreta

Hernani BHI institutua