Bidelaguna

Laguntza programa zerbitzua

BIDELAGUNA eskola orduz kanpoko laguntza programa da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago Hernani BHIn, eskolan zailtasunak edo atzerapenak dituzten ikasleei eta, batez ere, gizarte-egoera desabantailatsua dutenei.

HELBURUA

Programaren helburua eskola-arrakasta indizea hobetzea da eta, horretarako, ondorengo laguntza emango zaio ikasleari:

  • Eskolen eguneroko martxan eguneratzea.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa eta ikasgai instrumentalak.
  • Lana antolatzea eta ikas-ohiturak eskuratzea.
  • Eskolan egon daitezkeen gatazkak behar bezala konpontzen ikastea.
  • Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.

HernaniBHI Santa Barbara