Batxilergoko aurrematrikulak

Batxilergoan aurrematrikulatzeko epea zabaldu du 2026-2027rako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Martxoaren 16tik 27ra Ikastexeko idazkaritzan edo Hezkuntzaren webgunean eman daiteke izena. Animatu zaitez ikasbideak elkarrekin eraikitzen!  

Irakurri +

Institutua ezagutu nahi duzu?

2026-2027 ikasturteko aurrematrikula gerturatzen ari den honetan, Batxilergoko gure eskaintza ezagutu nahi duten familiei zuzendutako ate irekiak egingo ditugu ikastetxean. Hernaniko institutua bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, etor zaitez martxoaren 12an gurera. Agustin Iturriagako liburutegian egongo gara zure zain, 18:00etatik aurrera. Laster arte!  

Irakurri +

Badator 24. KORRIKA! Baina… zer da Korrika??

KORRIKA ate joka dugu eta horren harira UEMAk sortu duen baliabide bat partekatu nahi dugu: gure herrietako bizilagun guztiek Korrikaren berri izan dezaten 2022tik Korrikari buruzko ESKUORRIA. Euskaraz gain, hainbat hizkuntzatara itzulita dago: errumanierara, arabierara, woloferara, ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara.  Eskuorri horretan agertzen da: Korrikaren inguruko informazioa Hernanitik Korrika noiz pasako den Korrika Txikia noiz […]

Irakurri +

Inauterietako giro aparta Hernani BHIn!

Pasa den otsailaren 13an inauterietako festa ederra ospatu genuen ikastetxean, eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleek sekulako parte-hartzea erakutsi zuten. Kolorea, musika eta umorea nagusi izan ziren, eta ikasleek giro paregabea sortu zuten. Talde bakoitzak aukeratutako abestiarekin koreografia prestatu zuten, dantzarako gogoa eta irudimena soberan zituztela erakutsiz. Epaimahaiak hainbat irizpide hartu zituen kontuan: euskal […]

Irakurri +

4 DBHko orientazio bilerak

Urtero bezala, 4.DBHko orientazio bilerak egingo ditugu hurrengo ostegunean. Animatu zaitezte! Eguna eta ordua: martxoaren 5ean, osteguna, 17:30ean Lekua: Agustin Iturriagako liburutegian, 1.solairuan    

Irakurri +

Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena

Onintza Enbeitaren bisita izan zuten asteartean —otsailaren 24an— 1. Batxilergoko Antropologia eta Literatura Unibertsaleko ikasleek. Berak idatzia da, bai, Bizitza baten txatalak liburua baina Feli Madariaga emakume baserritarraren bizipenak ageri dira bertan, Onintzak lehenengo pertsonan jasotakoak. Eta ez dira gutxi. Hainbat aho zabalik utzi gintuztenak. Guztiak garai baten lekuko eta gaur egun “ekintzaile” deituko genukeen […]

Irakurri +

SEXU HEZIKETA – DBH 2ko familientzako saioa

Kaixo familiak, Zuen seme-alabek dagoeneko jaso dute sei orduko sexu-heziketa formakuntza ikastetxean eta orain zuei begirako saioa eskaintzera gatoz, bidelagun izan zaitezten. Otsailaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 17:30ean Santa Barbara eraikineko Aretoan. Harremanak elkarteak eskaintzen duen hitzaldi honetan aukera izango duzue zuen seme-alabek jasotako tailerrari buruzko informazioa jasotzeko bertan izandako hezitzailearen eskutik. Horrez gain, hezitzaileak, honako […]

Irakurri +

“AMAZONIAK” ERAKUSKETA SAN TELMO MUSEOAN

Gizarte-Antropologiako ikasleek “AMAZONIAK” erakusketa gidatuaz goxatzeko aukera izan zuten urtarrilaren 15ean, egungo Amazonia eta indigenen egoera aztertu eta gertutik ikusi ahal izateko. Benetan erakusketa interesgarria: kolonialismoak eginiko txikizioaz gain, egungo antolaketa eta indigenen zein beraien kulturen adierazpenak ikusgai baitaude bertan!!!  

Irakurri +
-->