GURE AKELARREA erakusketa

Kaixo familiak,

Hernaniko Hezkuntza Plataformaren ekimen bateratuaren baitan antolatutako erakusketa berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, herriko ikastetxeetako LH 3-4ko eta DBH 2ko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira.

Ikasleek ikasgeletan sorginen inguruko lanketa feminista egin dute: iraganeko irudiak aztertu, historia berrikusi eta gaur egungo begiradatik hausnartu dute sorgin kontzeptuaren inguruan. Erakusketako irudi bakoitza hausnarketa horretatik sortutako erantzun posible bat da.

Erakusketaren informazioa:

  • Tokia: Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista
  • Datak: Ekainaren 8tik 19ra
  • Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera 9:30-21:00
                    Larunbatetan 9:30-14:00

Animatzen zaituztegu zuen seme-alabekin erakusketa ikustera hurbiltzera. Aukera ederra izango da ikasleen lana balioan jartzeko eta elkarrekin hausnarketarako tarte bat partekatzeko.

Eskerrik asko eta bertan ikusiko garelakoan,

Agur bero bat,