GOIERRIRA BIDAIA

Joan den ostegunean, apirilak 16, Goierrira irteera egin genuen DBH 3. mailako ikasle eta irakasleek. Eguraldi paregabea bidelagun, egun ederra pasa genuen Aita Barandiaran eta Lazkao Txiki gehiago ezagutzeko aprobetxatuz.

Irakurri +

BIZIRAUN – SUIZIDIOA PREBENITUZ

Suizidioaren inguruko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik Biziraun Elkartearekin batera, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan.  Hitzaldia datorren apirilaren 22an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaiak jorratuko dira: Kontzeptu orokorrak. Mitoak. Hitzezko eta ez hitzezko alarma seinaleak. Zer egin arrisku egoera […]

Irakurri +

DBH4ko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastetxeetan

Proiektu Komunitarioaren ikasgaiaren baitan, DBH 4ko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastoletan bisitak egiten hasi dira eta esperientzia polita izaten ari da. Gure ikasleek ipuinak irakurtzen dizkiete HH5eko eta LH1eko ikasleei eta karetak margotzen amaitzen dute saioa. Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da gure ikasleentzat eta LHtik balorazio oso positiboa egin da. Opor onak pasa eta […]

Irakurri +

Korrika gaztea

Martxoaren 24ko goizaldean Hernani BHIko guraso,, ikasle eta langileok atera ginen Korrika Nagusian herrian zehar lekukoa eramanez. Bestalde, martxoaren 26ko goizean Korrika Gaztean parte hartu genuen DBH eta Batxilergoko ikasle eta irakasleok. Hernani BHin ere EUSKARA GARA.  

Irakurri +

ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSIA

oplus_262144

2.Batxilerreko Biologia eta Fisiologiako ikasleek Easo Politeknikoa bisitatzeko aukera izan dute. Bertan goi-mailako zikloa den, Anatomia patologikoa eta zitodiagnosian ari diren ikasle eta irakasleekin hainbat praktika egin dituzte, PCRa, mikroskopia eta histologia ardatz hartuz. Oso aberasgarria izan da Hernani BHIko eta Easo Politeknikoko ikasleen arteko hartu-emana. Mila esker bertako ekipo guztiari.

Irakurri +

Batxilergoko aurrematrikulak

Batxilergoan aurrematrikulatzeko epea zabaldu du 2026-2027rako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Martxoaren 16tik 27ra Ikastexeko idazkaritzan edo Hezkuntzaren webgunean eman daiteke izena. Animatu zaitez ikasbideak elkarrekin eraikitzen!  

Irakurri +

PORNOA

Kaixo familiak, Aurten DBH 3ko ikasleek PORNOAREN INGURUKO HAUSNARKETA egiteko saioa jaso dute ikastetxean LAHIA 3.0 elkartearen eskutik eta orain zuei, interesa duzuen eta institutuan seme-alabak dituzuen gurasoei saioa eskaintzera gatoz, bidelagun izan zaitezten.  Martxoaren 26an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Santa Barbara eraikineko Aretoan. SAIOA EUSKARAZ IZANGO DA. Saio honetan ere galdera eta zalantzak egiteko tartea […]

Irakurri +

GORPUTZAK, AUTOESTIMA ETA HILEROKOA

Kaixo familiak, Aurten DBH 1eko ikasleek GORPUTZAK, AUTOESTIMA ETA HILEROKOA lantzeko saioa jaso dute ikastetxean LAHIA 3.0 elkartearen eskutik eta orain zuei, interesa duzuen eta institutuan seme-alabak dituzuen gurasoei saioa eskaintzera gatoz, bidelagun izan zaitezten.  Martxoaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Santa Barbara eraikineko Aretoan. SAIOA EUSKARAZ IZANGO DA. Saio honetan ere galdera eta zalantzak egiteko […]

Irakurri +
-->