Tailerraren helburua sorkuntza garaikidetik abiatuta jarduera artistikoak sortzea da. Artearen bidez, ospitaleko erabiltzaileei praktika garaikideak hurbildu eta ongizatea sustatu nahi da, ospitalea eta gizartea lotuz. Horretarako, arte-proiektu txikiak garatu dira, sormena eta interes artistikoa bultzatzeko.