Europako Mugikortasun astea ospatzeko, Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, Hernaniko institutuko 4.DBHko ikasleekin mendi irteera egin genuen.
Irakurri +Mugikortasun astea Hernanin
Europako Mugikortasun astea ospatzeko, Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, Hernaniko institutuko 4.DBHko ikasleekin mendi irteera egin genuen.
Irakurri +
Urriaren 2,3 eta 4an DBH 1eko ikasleak Arantzan eta Lekarotzen egon ziren. Hainbat irteera eta jarduera burutu zituzten eta argazki hauen bidez islatu nahi izan dute.
Irakurri +
Aste honetan batxilergoko Geografiako ikasleak Santa Barbarako inguru karstikoan ibili gara gelan ikasitakoa sendotzeko asmoz. Kareharrizko erliebea eta, zehazki, dolinak eta lapiazak ikustera joan gara, lan txostena osatzeko eta, bide batez, naturaz gozatzeko.
Irakurri +
Hernani BHIko Instagram eta X kontuak erabilgarri daude. Animatu eta jarrai gaitzazu!
Irakurri +
Hernani BHIk Heziketa Digitalarekin bat egiten duen heinean, astebururako zuen seme-alabekin ikusteko gomendio bat doakizue: ETB2k astelehenean eskaini zuen nerabeengan sakelako telefonoen eta sare sozialen abusuak eragiten dituen ondorioei buruzko lau gertakariko serie dokumentalaren bigarren kapitulua. Animatu eta egin klik!
Irakurri +
Iazko 2. Batxilergoko ARTEko ikasleak Donostiako Zinemaldian atzo estreinatu zen Ciento Volando dokumentalera gonbidatuak izan dira. Esperientzia polita izan da beraiekin berriro elkartzea. Eskerrik asko!
Irakurri +
Ikasturteko lehen egunetan, DBH1eko ikasleek elkar ezagutzeko kohesio jardueretan parte hartu dute. Horien artean, Oronan, hainbat jolas kooperatibo egin dituzte.
Irakurri +
Aurten ere, Urruzuno literatur lehiaketa ospatu dute eta gure ikastetxeko ikasle batek saria lortu du. Jasone Osoro idazle eta kazetariak gidatuta, Lakuako egoitzan egindako ekitaldian, hogei bat neska-mutilek jaso dituzte sariak —ekitaldira sarituen senideak eta ikastetxeen ordezkariak ere bertaratu dira—. Gure ikasle Malen Urkizuk B prosa ataleko saria eskuratu du, Artasoroa izeneko idazlanarekin. Zorionak, Malen! Urruzuno […]
Irakurri +
Ongi etorri 2024-2025 ikasturtera! Kurtso berria hastear dugu. Espero dugu indarberrituta etortzea. Aurkezpenak irailaren 6an, ostirala, egingo ditugu. Ondorengo taulan duzue maila bakoitzari dagokion ordutegia eta tokia.
Irakurri +
Jatorkin Al Nahda elkarteak antolatzen duen ekitaldia da, magrebiar etorkinei errekonozimendu eta sari banaketa egin diete. Gure eskolatik Lhoucine Elbanane-k 4.DBHko titulua lortzeagatik diploma eta sari banaketa izan du ekainaren 28an.
Irakurri +