1.Batxilerreko ikasleak Geologian txapeldun

Aurtengo zientzia astearen barnean, argazki geologikoen XVI. edizioan  DBHko eta Batxilerreko ikasleek parte hartu dute geologiaren edozein adarrekin erlazionaturiko argazkien bidez eta haien azalpen geologikoak idatziz.

Batxilerreko modalitateari dagokionez, Hernani BHIko hiru ikaslek podiuma lortu dute azaroaren 10ean egin den Bilboko sari banaketan: aurreneko postuan Robin Beyreuther izan da; bigarren postuan Itxaso Lacadena;  hirugarrenean Enara Querejeta. 

Zorionak txapeldunak!!