PERUHARRIra bisita

Leku magikoa da Peruharri eta Iñaki Perurenak lortu zuen sentipen hori transmititzea apirilaren 5ean DBH4ko ikasleekin bertaratu ginenean. Laino artean mintzatu zitzaigun iraganaz, leku eta izaki mitologikoez; etorkizunaz ere bai, berak sortutako proiektu erraldoi horretaz eta ilusioa izateak duen balioaz. Denbora gutxian asko ikasteko lekua da Peruharri.