Hernani BHIko langileok, Gure Haurrak Ere Badira ekimenak zabaldutako deialdiarekin bat eginez, olibondoa landatu dugu gure eskolan. Ekintza honen bidez, Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita Israelek Gazan gauzatutako genozidioa eta Zisjordaniako palestinarren kanporatzea zein lurren lapurreta salatu ere.
Gaur, maiatzaren 15ean, 78 urte betetzen dira Israelen sorreraren ondorioz 1948an ehunka mila palestinar beren lurretatik indarrez kanporatu zituztenetik, hau da, Nakba (“hondamendia”) hasi zenetik. Olibondoa landatu dugu, palestinarren identitatearen, lurraren eta erresistentziaren ikur den zuhaitza.




