Atseden hartzeko garaia!

Ikasturtearen amaierarekin batera, atseden hartzeko eta udaz gozatzeko garaia iritsi da. Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei ikasturte osoan zehar erakutsi duzuen konfiantzagatik eta lankidetzagatik. Elkarrekin ikaskuntzaz eta erronkaz betetako ikasturtea eraiki dugu. Orain deskonektatzeko eta atseden hartzeko unea da.    Irakasleak irailaren 1ean itzuliko gara ikastetxera eta ikasleek irailaren 7an ekingo diote ikasturte berriari. Uda une atseginez eta […]

Irakurri +

Hezkuntza Plataforma

Jaso buletin honen bidez 2025-2026 ikasturtean zehar Hernaniko Hezkuntza Plataformak egindako ekimen eta jarduera guztien berri: ● Palestina: Gure haurrak ere badira ekimenaren baitan egindako kontzentrazioak eta manifestazioa. ● Euskararen Eguna: Escape-room ekimena eta euskararen aldeko beste jarduera batzuk. ● Hezkuntza Eskola: Eskola Kirolaren egoera eta etorkizuna aztertzeko egindako saioa. ● Martxoak 8 – Sorginen […]

Irakurri +

ARTE TAILERRA-OSPITALEAN

Tailerraren helburua sorkuntza garaikidetik abiatuta jarduera artistikoak sortzea da. Artearen bidez, ospitaleko erabiltzaileei praktika garaikideak hurbildu eta ongizatea sustatu nahi da, ospitalea eta gizartea lotuz. Horretarako, arte-proiektu txikiak garatu dira, sormena eta interes artistikoa bultzatzeko.  

Irakurri +

Aquapark Labenne

Ekainaren 17an Labenneko aquaparkean izan ginen DBH1 eta DBH2ko frantses ikasleekin.   Eguraldi zoragarria izan genuen, eguzkia gailen eta oso aire atsegina. Uretan, jolasean eta elkarrizketan pasa genituen orduak lasai-lasai.

Irakurri +

DBH4ko ikasleen agurra

4 DBHko ikasleei ekainean  egin zaie agur ekitaldia.  Batzuk hemen ikusiko ditugu datorren urtean ere, beste batzuk, aldiz, beste ikastetxe batzuetan jarraituko dituzte beren ikasketak. Zorionak denoi eta eutsi gogoz zuen bideari!

Irakurri +

UNRWA proiektua

DBH 4.mailako ikasleek, UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuetzako Nazio Batuen Agentziarekin batera, “Gazte Artibistak II” izeneko proiektu batean parte hartu dute. Hiru saiotan, agentziako teknikarien eta errefuxiatu palestinar baten eskutik Palestinako errealitatea ezagutzeko aukera izan dute. Proiektuari amaiera emateko Hernaniko Latsunbe Berri auzoko kirolgune berrituan mural bat egin zuten atzo, Frida.ypunto artistaren gidaritzapean. Ongi aritu dira […]

Irakurri +

Batxilergoko ikasleek amaitu dute

Bigarren Batxilergoko ikasleek bukatu dute beren bigarren hezkuntzako etapa. Ekainaren 10ean egin zitzaien agurra. Zorionak denoi!  Eta orain, indarberritu, gozatu eta heldu etorkizunari! Eta nahi duzuenean, bisitan etorri.

Irakurri +

GURE AKELARREA erakusketa

Kaixo familiak, Hernaniko Hezkuntza Plataformaren ekimen bateratuaren baitan antolatutako erakusketa berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, herriko ikastetxeetako LH 3-4ko eta DBH 2ko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira. Ikasleek ikasgeletan sorginen inguruko lanketa feminista egin dute: iraganeko irudiak aztertu, historia berrikusi eta gaur egungo begiradatik hausnartu dute sorgin kontzeptuaren inguruan. Erakusketako irudi bakoitza hausnarketa […]

Irakurri +

HEZKUNTZA ESKOLA: Jarduera Fisikoaren onurak eta garrantzia

Haurtzaro osasuntsu batean zein leku du jarduera fisikoak? Ideia horren bueltan ariko gara osteguneko hezkuntza eskolan. Hernaniko Hezkuntza Plataformatik, haurren osasunaren inguruan hausnartzeko tarte bat eskaini nahi dugu. Horretarako, gaur egungo datuek zer dioten aztertuko dugu, espezializazio goiztiarra eta multikirolaren arteko zalantzak argitu eta gaur egungo eskola kirolaren ereduaren indarguneak zein diren ezagutuko dugu. Hau […]

Irakurri +

Gure haurrak ere badira: pagadietatik olibondoetara

Hernani BHIko langileok, Gure Haurrak Ere Badira ekimenak zabaldutako deialdiarekin bat eginez, olibondoa landatu dugu gure eskolan. Ekintza honen bidez, Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita Israelek Gazan gauzatutako genozidioa eta Zisjordaniako palestinarren kanporatzea zein lurren lapurreta salatu ere. Gaur, maiatzaren 15ean, 78 urte betetzen dira Israelen sorreraren ondorioz 1948an ehunka mila palestinar beren lurretatik […]

Irakurri +
-->