Pedro Miguel Etxenikek gidatutako eta Passion for Knowledge 2026 zientzia-jaialdiaren baitan antolatutako, Top@DIPC Zientziarekin solasean! ekitaldiaren XVI. edizioan izan dira 2.batxiko zenbait ikasle.
Topaketa Victoria Eugenia antzokian izan da, nazioarteko lehen mailako zientzialariekin, Nobel saridunak tarteko.
Mundu mailan erreferenteak diren zientzialarien ibilbide pertsonal eta zientifikoa ezagutuz, bokazio zientifikoa piztea da topaketaren helburua.
