Hernani BHIko DBH eta Batxilergoko ikasle diren, Elene Ruiz Belategui, Wiki Majewska eta Libe Astiz Ugalde, geologia sailean sarituak izan dira. Zientzia astearen barruan, EHUk eta zientzia fakultateak (geologia sailak) elkarlanean antolatzen duten argazki geologikoen lehiaketaren XVIII. edizioa izan da hau. Sariak aurreko igandean, azaroaren 8an, jaso zituzten Bilbon egindako ekitaldian.
Zorionak eta segi ikertzen! Jakin-mina baita ezagutza berriak eskuratzeko eta mundua hobeto ulertzeko lehen pausoa!


