Joan den asteazkenean Miarritzen izan ginen 3. DBHko frantses ikasleekin.
Lehenengo aquariumean izan ginen eta, bisita bukatutakoan, hamaiketakoa ere han inguruan egin genuen, itsasoari begira.
Ondoren, ikasleek jarduera txiki bat egin zuten taldeka, Miarritzeko jendearekin frantsesez aritzeko xedez.
Eguraldi eguzkitsua, bikaina egin zigun, eta oso lasai eta gustura ibili ginen.