Lehenengo ebaluazioari amaierari emateko, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Damian Pedrosa idazle eta Filosofia irakasle ohiaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Bere bi liburuen bidez —Almarion. Historias arrancadas al olvido (2010) eta Abrazos entretejidos (2025)—, bere bizipenak eta migrazioarekin lotutako esperientziak kontatu dizkie ikasleei.
Tucumanen (Argentina) jaio bazen ere, duela 40 urte inguru iritsi zen Euskal Herrira Pedrosa, baina honaino iristeko bidea ez zen batere samurra izan: bahiketa, espetxea, kontzentrazio-esparrua, ikasketak baliozkotzeko arazoak… Hala eta guztiz ere, hori guztiari aurre egitea lortu zuen. Egun, Hernanin bizi eta herriko hainbat elkarte eta ekimenetan parte hartzen du.
Eskerrik asko bisitagatik, Damian!