Hernani BHI ere irakurketarekin bat

Aurreko ikasturtean, institutuan, Irakurketa Hobetzeko Plana landu genuen. Hona hemen, di-da batean irakurtzeko moduko infografia. Familiak ikastetxeko komunitatearen parte zaretenez, zuek ere ekimen honekin bat egitea eskertuko genizueke. Elkarrekin, irakurzaletasuna bultzatuz!

Irakurri +

Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!

Pedro Miguel Etxenikek gidatutako eta  Passion for Knowledge 2026 zientzia-jaialdiaren baitan antolatutako, Top@DIPC Zientziarekin solasean! ekitaldiaren XVI. edizioan izan dira 2.batxiko zenbait ikasle.   Topaketa Victoria Eugenia antzokian izan da, nazioarteko lehen mailako zientzialariekin, Nobel saridunak tarteko. Mundu mailan erreferenteak diren zientzialarien ibilbide pertsonal eta zientifikoa ezagutuz, bokazio zientifikoa piztea da topaketaren helburua.

Irakurri +

Familia bilerak- BATXILERGOA 2026-2027

BATX 1 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da, Zuzendaritzako kide eta tutore taldearen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan, eraikineko hirugarren solairuan. MAILA EGUNA ORDUA BATX 1 Irailak 30, asteazkena 17:30   BATX 2 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da, Zuzendaritzako kide eta tutore taldearen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin […]

Irakurri +

Familia bilerak – DBH 2026-27

Ikasturte hasierako bilerak DBH 1, DBH 2 eta DBH 3 Harrera Santa Barbarako gimnasioan egingo da Zuzendaritzako kide eta tutore taldearen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan. DBH 4 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da, Zuzendaritzako kide eta tutore taldearen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan. MAILA […]

Irakurri +

2026-2027 IKASTURTEKO AURKEZPENA

bizikidetza_01

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!  Udako atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta, irailaren 7an, astelehenean, elkar ikusiko dugu ikasturte berriaren aurkezpenean. Ondorengo taulan duzue maila bakoitzari dagokion ordua eta tokia.  Gozatu azken egunak eta laster arte!    2026-2027 IKASTURTEKO AURKEZPENA   MAILA ORDUA ERAIKINA DBH 1 10:00 Santa Barbara DBH 2 11:00 Gela Egonkorra 11:00 DBH 3 10:00 Harrobi […]

Irakurri +

ONGIETORRIA 26-27

Kaixo, lankide! Irailaren 1ean, goizeko 9:00etan, Agustin Iturriaga eraikinean elkartuko gara 26-27 ikasturteari hasiera emateko. Ongi etorri Hernani BHIra!  

Irakurri +

Beka ez-unibertsitarioak 2026-2027

Hezkuntza Sailak Beka ez-unibertsitarioen deialdia argitaratu du. Eskaerak (online edo aurrez aurre) aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 27tik irailaren 30era, biak barne. Eskaera ikastetxean aurkeztu nahi izanez gero, irailaren 1etik aurrera. Informazio guztia honako esteka honetan: https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/

Irakurri +

Atseden hartzeko garaia!

Ikasturtearen amaierarekin batera, atseden hartzeko eta udaz gozatzeko garaia iritsi da. Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei ikasturte osoan zehar erakutsi duzuen konfiantzagatik eta lankidetzagatik. Elkarrekin ikaskuntzaz eta erronkaz betetako ikasturtea eraiki dugu. Orain deskonektatzeko eta atseden hartzeko unea da.    Irakasleak irailaren 1ean itzuliko gara ikastetxera eta ikasleek irailaren 7an ekingo diote ikasturte berriari. Uda une atseginez eta […]

Irakurri +

Hezkuntza Plataforma

Jaso buletin honen bidez 2025-2026 ikasturtean zehar Hernaniko Hezkuntza Plataformak egindako ekimen eta jarduera guztien berri: ● Palestina: Gure haurrak ere badira ekimenaren baitan egindako kontzentrazioak eta manifestazioa. ● Euskararen Eguna: Escape-room ekimena eta euskararen aldeko beste jarduera batzuk. ● Hezkuntza Eskola: Eskola Kirolaren egoera eta etorkizuna aztertzeko egindako saioa. ● Martxoak 8 – Sorginen […]

Irakurri +

ARTE TAILERRA-OSPITALEAN

Tailerraren helburua sorkuntza garaikidetik abiatuta jarduera artistikoak sortzea da. Artearen bidez, ospitaleko erabiltzaileei praktika garaikideak hurbildu eta ongizatea sustatu nahi da, ospitalea eta gizartea lotuz. Horretarako, arte-proiektu txikiak garatu dira, sormena eta interes artistikoa bultzatzeko.  

Irakurri +
-->