Azaroaren 25ean Batxilergoko ikasleok RENATA antzerkia ikusi genuen Biteri Kultur Etxean. Ondoren tertulia txiki bat izan genuen antzezleekin. […]
Irakurri +Renata
Azaroaren 25ean Batxilergoko ikasleok RENATA antzerkia ikusi genuen Biteri Kultur Etxean. Ondoren tertulia txiki bat izan genuen antzezleekin. […]
Irakurri +
Lehen ebaluazioan Batxilergoko 1. mailako ikasleok migrazioa gaia lantzerakoan, Miñan liburua irakurri genuen, Hernaniko AMHER elkartearekin topaketa izan genuen Institutuan, ondoren Faisaien irla pelikula ikusi genuen Biterin eta bukatzeko Irun-Hendaian zehar irteera izan genuen bertatik bertara ezagutzeko egungo errealitatea, Irungo Harrera Sarearen eta Ipar Euskal Herriko lekuko baten testigantzak jasoz. […]
Irakurri +
Azaroaren 25ean DBH-4 mailako ikasleek parte hartu zuten “HAMAIKA ENTZUTEKO” programan. Klaudio Landak zuzentzen duen saioan publiko moduan izan ziren, partaidetza aprobetxatuz programa emititzeko kamaren atzekaldean dauden lan ezberdinez jabetzeko aukera ederra izan zuten.
Irakurri +
Azaroaren azken astean Juan Luis Zabala hurbildu zaigu ikastetxera GALDU ARTE liburuaren inguruan 4. mailako ikasleekin mintzatzera. Liburuak ibilbide luzea egina du, interesa pizten du ikasleengan 80. hamarkadako gaztetxeetan bizitako giroaz ari den nobelak eta berarekin izandako tertulian jakinmin hori agerian geratu zen.
Irakurri +
oplus_4194304
1.batxilergoko ikasleek EHUko geologiako argazki lehiaketan saria lortu dute. Lehiaketa honek geologiaren interesa sustatzeaz gain zientziarekiko ilusioa piztea du helburu, eta gure ikasleek bide horretan podiuma bete dute! ZORIONAK Xuban Uria, Izar Del Valle de Lersundi eta Ibone Esnaola!
Irakurri +
oplus_0
2.batxilergoko Biologia eta Anatomiako ikasleek Biogipuzkoa, osasun-ikerketako euskal institutua, ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Herritarren osasunean eragin handia duten ikerketa zientifikoak eta berritzaileak ezagutu, eta ikertzaileekin aurrez aurre bizipenak trukatu dituzte.
Irakurri +
1.batxilergoko Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientzietako ikasleek, Hernaniko Iturmendi Jentil Zuloa deritzon kobazuloa ezagutu, ukitu eta sentitu dute Felix Ugarte elkarteko espeleologoen eskutik. Lurpeko urek landutako artelanaren parte izan dira gure ikasleak, kobazuloak eskaintzen dituen zirrikituetatik sartuz, natura ukituz eta sentituz.
Irakurri +
2. Batxilergoko IKT ikasleek “Heziketa digitala HernaniBHIn” proiektua prestatu eta gauzatu dute DBH 1eko ikasgelatan. Horrela, ikasleek zibersegurtasunari buruzko sentsibilizazio saio bat jasotzeko aukera izan dute.
Irakurri +
Urtero bezala gela egonkorreko ikasleak Tabakaleran izan gara. Bertako baliabideak erabiliz instrumentu desberdinak jo, bideo jokoetan ibili, liburuez gozatu, jolastu, eta abar egin dugu. Goiz ederra pasa dugu. Ea berriro noiz joaten garen.
Irakurri +
Batxilergoko MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIAko ikasleok Gernikan izan ginen. 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa oroitzeko herriko leku desberdinak bisitatzen hasi ginen eta Bakearen Museoan bisitarekin bukatu genuen.
Irakurri +