BATXILERGOA – Ikasturte hasierako bilerak

BATX 1 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da Zuzendaritzako kide, tutore eta Berrikuntza Arduradunen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan, eraikineko hirugarren solairuan. BATX 2 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da Zuzendaritzako kide eta tutoreen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan, eraikineko hirugarren solairuan.  

Irakurri +

EUSKARA BERE KULTURAN ETA LURRALDEAN

Ekainean Euskal Herriko mapak eta bertsoa jarri genituen institutuko eraikuntza bakoitzaren sarreran, eta baita Hernaniko beste ikastetxeetan ere, GuGeok egitasmoaren baitan. Gerturatu eta abestu bertsoa gurekin!  

Irakurri +

TXILL TXOKOA

Martxan da TXILL TXOKOA Santa Barbara eraikinean! Iaz 1Bko ikasleek Artaziak eta Juntura kooperatibetako kideek bideraturik, ikastetxerako Ongizate Gela sortu zuten. TXILL TXOKOA gorputzentzako eta ikasleen ongizaterako leku bat da, minak arintzeko, antsietate-krisiak laguntzeko, ondoezak txikiagotzeko, estresa murrizteko… Era berean, prebentzio-leku gisa ulertzen da, identifikatzeko nola gauden, nola sentitzen garen… Azken batean, nor bere buruaz […]

Irakurri +

Ikasturte hasierako bilerak

DBH 1, DBH 2 eta DBH 3 Harrera Santa Barbarako gimnasioan egingo da, Zuzendaritzako kide, tutore eta Berrikuntza Arduradunen eskutik, DBH1n. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan. DBH 4 Harrera Agustin Iturriagako liburutegian egingo da, Zuzendaritzako kide eta tutoreen eskutik. Ondoren, familiak zuen seme-alaben tutorearekin elkartuko zarete, dagokizuen gelan.   Gela Egonkorra  […]

Irakurri +

HERNANI BHI EUROPAN SARITUA

Hernani BHIren izenean Europa mailako kristalografiako bideorik onenaren saria jaso dugu, eta aurreneko postuan, gainera, Batxiko modalitatean.  Gure ikastetxea Europan kokatu dugu eta 2024-2025 ikasturtean Kultura Zientifikoan, eta batez ere Geologian, aritu ziren ikasleen lana dago atzean, beraz zoriontzekoa da jarritako ilusioa, motibazioa eta esfortzua.  

Irakurri +

KOHESIO LANKETA 1. DBHn

Ikasleak lehenengo mailara ikastetxe desberdinetatik etorri direnez, elkar ezagutzeko, astelehenetik ostegunera, lehen bi saioetan kohesioa landu dugu hainbat jarduera eginez. Horrez gain, ostiralean goiz pasa Oronara joan gara denok batera eta bertako jolas-gunean ginkana egin dugu. Elkar ezagutzen jarraituko dugu ikasturte osoan zehar. Animo guztioi eta ongi etorriak!    

Irakurri +

Beka ez-unibertsitarioak 2025-2026

Bekak eskatzeko aukera zabalik dago. Eskaera-epea: 2025eko abuztuaren 9tik urriaren 6ra. Informazio gehiago ondorengo loturan duzue: https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/      

Irakurri +

IKASTURTE BERRIKO AURKEZPENAK

Ongi etorri 2025-2026 ikasturtera! Oporren ostean, indarberrituta, ikasturte berriari ekingo diogu. Aurkezpenak irailaren 5an, ostirala, izango dira. Ondorengo taulan duzue maila bakoitzari dagokion ordutegia eta tokia.    

Irakurri +

“Nire diploma, nire askabidea”

Aurtengoan ere, “Nire diploma, nire askabidea” ekitaldia ospatu zen ekainaren 27an Donostiako Udaletxeko Aretoan. Etorkin magrebiarren integraziorako elkartearen eskutik, aurten dbh titulua lortu duten ikasle magrebiarrei saria banatu zaie.  

Irakurri +
-->