Hernanin erroak, munduan hegoak.

Uda ona izan!!!

 

 

Eguna hurbildu zaigu,
erabakiko da auzia:
batera eginen dugu
biharrerako jauzia!Eskolatik bizitzara
pozik gara pasatuko:
entzun txorien karkara,
ez dira ez damutuko!Ez ditugu ahantziko
hemen bertan ikasiak;
etorkizunez jantziko
ditugu bizi haziak…Gure ikasle lagunak
bai eta irakasleak
dira denak ezagunak,
betiko hotsemaileak…Eta harreman berriak
josiko ditugu gero,
zaharrak eta herriak
baztertu gabe, espero!Eman ditzagun eskerrak
bizitzari, eskolari,
eta besarka ederrak
luza batak besteari…Itxaro Borda
2025