Proiektu Komunitarioaren ikasgaiaren baitan, DBH 4ko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastoletan bisitak egiten hasi dira eta esperientzia polita izaten ari da.
Gure ikasleek sortutako ipuina irakurtzen diete HH5eko ikasleei eta karetak margotzen amaitzen dute saioa. Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da gure ikasleentzat eta LHtik balorazio oso positiboa egin da.
Opor onak pasa eta bueltan falta diren ikastetxeetan izango gara!
