Urtarrilaren 16an, Bizipozaren arduradun den Markel eta bertako partaide den Super H elkartearen bisita jaso genituen PROKO ikasgaiko orduan. Markel eta Lide etorri zaitzaizkigun gai desberdinen inguruan gurekin solasaldi polit bat edukitzera. Proiektu komunitario ikasgaian kurtso hasieratik dibertsitatearen inguruan lanean ibili gara eta honen adierazle nagusia BIZIPOZA elkartea da. Bizipozaren barruan elkarte asko daude, denak ere dibertsitatearekin erlazionatuak, eta horien artean dagoen Super H elkartearen partaide gisa Lide etorri zitzaigun.
Leuzemia gaixotasuna pasa duen 15 urteko Lide etorri zitzaigun bere esperientzia lehen pertsonan kontatu eta Super H elkarteak egiten duen lanaren inguruan informazioa ematera. Horrez gain, Bizipoza elkartearen inguruan aritu zen, zertan lan egiten duten, zein elkarte mota dauden, nola lagundu daitekeen….Oso interesgarria izan zen eta bukaera polita eman genion Lidek kontaturiko kondaira bati jarraiki, denon artean papiroflexia bidez kurrilloak egiten.
Gustura egon ginen entzuten !
Markel eta Lide, mila esker guregana etortzeagatik.



