2. batxilergoko Biologia eta Fisiologiako ikasleak Bergarako Laboratorium Museoan

Zer dira transgenikoak, nola sortzen dira eta zertarako balio dute? Joan den ostiralean Biologia eta Fisiologiako ikasleak Bergarako Laboratorium Museoan antolatutako tailer praktiko batean izan ginen.

Tailer horretan giza zelula transgenikoak sortu genituen, horretarako ingeniaritza genetikoko oinarrizko teknika eta tresna batzuk erabiliz. Gainera Drosophila melanogaster euli basatiak eta transgenikoak bereizten ikasi genuen.