Voyage à Paris

Iragan otsailaren 21etik 24ra Parisen izan ginen 1. Batxilergoko frantses ikasleekin. Gauza asko ikusi genituen, besteak beste, Le Louvre eta Orsay museoak, Arc de Triomphe eta Champs Elysées inguruak, Montmartre eta Pigalle, Eiffel Dorrea eta Trocadéro… Eta nola ez, Notre-Dame inguruetan, Latindar Auzoko kale txikietan eta Sena bazterretan oso une politak pasa genituen. Paris beti zoragarri!