Kaixo familiak,
Zuen seme-alabek sexu-heziketa jaso zuten institutuan eta orain familiei saio bat eskaini nahi dizuegu.
Apirilaren 28an, astelehena, arratsaldeko 17:00etan ZIG gelan.
Harremanak elkarteak eskaintzen duen saio honetan aukera izango duzue zuen seme-alabek jasotako tailerrari buruzko informazioa jasotzeko bertan izandako hezitzailearen eskutik.
Dituzuen galdera eta zalantzak egiteko tartea egongo da ondoren.
Anima zaitezte!