SEXU HEZIKETA – DBH 2ko familientzako saioa

Kaixo familiak,

Zuen seme-alabek dagoeneko jaso dute sei orduko sexu-heziketa formakuntza ikastetxean eta orain zuei begirako saioa eskaintzera gatoz, bidelagun izan zaitezten.

Otsailaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Santa Barbara eraikineko Aretoan.

Harremanak elkarteak eskaintzen duen hitzaldi honetan aukera izango duzue zuen seme-alabek jasotako tailerrari buruzko informazioa jasotzeko bertan izandako hezitzailearen eskutik. Horrez gain, hezitzaileak, honako gai hauek landuko ditu: nerabezaroaren ezaugarriak garapenaren etapa bezala eta nola landu sexualitatearen gaia etxean. Dituzuen galdera eta zalantzak egiteko tartea egongo da ondoren.

Anima zaitezte!