Pasa den otsailaren 13an inauterietako festa ederra ospatu genuen ikastetxean, eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleek sekulako parte-hartzea erakutsi zuten. Kolorea, musika eta umorea nagusi izan ziren, eta ikasleek giro paregabea sortu zuten.
Talde bakoitzak aukeratutako abestiarekin koreografia prestatu zuten, dantzarako gogoa eta irudimena soberan zituztela erakutsiz. Epaimahaiak hainbat irizpide hartu zituen kontuan: euskal inauterietako mozorroaren egokitasuna, koherentzia eta originaltasuna eta euskal musikaren aukeraketa.
Lehia estua izan bazen ere, aurtengo irabazleak 1A eta 2B taldeak izan dira.
Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu eta festa hain berezia bihurtu duzuen guztioi!