Proiektuak

HIZKUNTZA PROIEKTUA
Bizi garen mundu globalizatuan ikasleak kultura- eta hizkuntza-aniztasunean heztea garrantzitsua da guretzat. Izan ere, aberasgarria izateaz gain, eskubidea ere bada. Euskara ardatz izanik, beraz, aniztasuna errespetatu eta diskriminazioa gaitzetsiko duten herritar euskaldun eleanitzak sortzea da gure helburua.
IkusiBizikidetza
Kalitatezko hezkuntza eta oinarrizko gaitasunak eskuratzea lortu nahi baditugu, funtsezkoa da hezkuntza komunitate osoa (ikasleak, irakasleak, langile ez irakasleak eta familiak) lanean aritzea, benetako hezkuntza integrala gauzatu eta garatzeko.
Ikusi

HEZKIDETZA
Hezkidetza oinarrizko elementua da gure gizarteko genero-aurreiritziak eta -estereotipoak gainditzeko. Alde horretatik, eskola funtsezko eragile sozializatzailea da eta ezinbestekoa ikasleen artean botere-harremanak eraldatzen laguntzeko eta ikasleak sexu-identitateen aniztasunarekiko errespetuan sozializatzeko.
IkusiGU GEOK
Herriko ikastetxeetan euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa bizitzen ari ziren moteltzeak kezkatuta, Gu Geok Hernaniko ikastetxeek elkar hartuta sortu dugun plataforma da. Helburua da eskola guztietan eta adin tarte guztietan eragitea euskararen erabilera handitu dadin eta ziurtatzea gertatzen dela euskal kulturaren transmisioa.
Ikusi

ADI PROPOSAMENA
Gure gizarteak bizi izan duen dinamika eta eraldaketa bizkorrean, hezkuntzak ere eragin handia izan du. Automatizazioaren, robotikaren eta adimen artifizialaren etorrerak irauli egin du ikasteko, lan egiteko eta konektatzeko modua. Panorama horretan, alfabetatze digitala funtsezko beharra da.
IkusiPROIEKTU DIGITALA
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas-, ikas- eta kudeaketa-prozesuetan.
Ikusi

STEAM
STEAM hezkuntza estrategiak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, artearekin eta humanitateekin uztartzen ditu. Estrategia honen helburua ikasleengan zientzia eta teknologiarako zaletasuna piztea eta sustatzea da, horrela euren STEAM gaitasunak hobetzeko eta beren inguruko errealitatean sortzen diren erronkei modu aktiboan erantzun ahal izateko.
IkusiAGENDA 30
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean onartu zuen Garapen Iraunkorrerako Agenda, 2030 Agenda delakoa. Agenda hori pertsonen eta planetaren aldeko ekintza plana da, aldi berean munduko bakea eta justizia sendotzea helburu duena.
Ikusi