Bizikidetza
Bat taldea
Bizikasi ekimenak ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea nahi du, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
Bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzen duten egiturei dagokienez, Bizikasi ekimenak ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ebazten du. Talde horrek koordinatzen du jazarpen-kasuak ebazteko prozesua eta, Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunak aintzat hartuta, bizikidetza positiboaren esparruan garatu beharreko ekintzak gidatzen ditu.
Informazio Gehiago