4DBHko Pentsamendu Konputazionala, jolasak ikasi eta irakatsi ikasgaiko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietan saio bat eskaini dute asteartean. Gure ikasleak irakasle bihurtu ditugu egun batez eta LH5eko ikasleei sistema bitarra eta algoritmoak zer diren esplikatu dizkiete jolas desentxufatuen bidez (magia bitarra, marrazki bitarrak, galdutako karta, mezu trukea,..).
Esperientzia polita izan da Hernani BHIko ikasleentzat eta LHko ikastetxeak ere oso pozik gelditu dira. Hurrengo urtean berriro errepikatuko dugu.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!





