Idazlea gurean

Ernesto Prat Urzainki urriaren 16an hurbildu zitzaigun bere trilogiako azken liburuaz —Muga hautsien hegalak— DBH4-ko ikasleekin solastatzera. Ohituta ez gauden Baztango beste errealitate bat erakutsi zigun —liburuan ere ageri dena— eta, beraz, gaztetxoek aukera izan zuten iraganeko borroka eta gaur egungoen berri jakiteko, dela Itoizko urtegiarena, dela egin asmo zen Aroztegiko urbanizazioarena edota egun bizi dugun migranteen errealitate gordina muga igarotzeko ahalegin horretan. Hori guztia bertakoa den lekukoak kontatua.