BIZIRAUN – SUIZIDIOA PREBENITUZ

Suizidioaren inguruko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik Biziraun Elkartearekin batera, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. 

Hitzaldia datorren apirilaren 22an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaiak jorratuko dira:

  • Kontzeptu orokorrak.
  • Mitoak.
  • Hitzezko eta ez hitzezko alarma seinaleak.
  • Zer egin arrisku egoera batean?
  • Laguntza baliabideak.

Animatu eta etor zaitezte!