Kaixo familiak,
Hernaniko Hezkuntza Plataformaren ekimen bateratuaren baitan antolatutako erakusketa berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, herriko ikastetxeetako LH 3-4ko eta DBH 2ko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira.
Ikasleek ikasgeletan sorginen inguruko lanketa feminista egin dute: iraganeko irudiak aztertu, historia berrikusi eta gaur egungo begiradatik hausnartu dute sorgin kontzeptuaren inguruan. Erakusketako irudi bakoitza hausnarketa horretatik sortutako erantzun posible bat da.
Erakusketaren informazioa:
- Tokia: Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista
- Datak: Ekainaren 8tik 19ra
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30-21:00
Larunbatetan 9:30-14:00
Animatzen zaituztegu zuen seme-alabekin erakusketa ikustera hurbiltzera. Aukera ederra izango da ikasleen lana balioan jartzeko eta elkarrekin hausnarketarako tarte bat partekatzeko.
Eskerrik asko eta bertan ikusiko garelakoan,
Agur bero bat,