Suizidioaren inguruko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik Biziraun Elkartearekin batera, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan.
Hitzaldia datorren apirilaren 22an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaiak jorratuko dira:
- Kontzeptu orokorrak.
- Mitoak.
- Hitzezko eta ez hitzezko alarma seinaleak.
- Zer egin arrisku egoera batean?
- Laguntza baliabideak.
Animatu eta etor zaitezte!