Aurten ere Heziketa Digitalari buruzko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik MacSonrisas Elkartearekin batera, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Hitzaldia datorren abenduaren 16an izango da, asteartean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaietan murgilduko gara:
- Bortizkeria digitala, motak eta ezaugarriak.
- Ziberjazarpenean noiz bihurtzen den, nola eta zergatik ematen den.
- Aurre egiteko eta prebentzioa lantzeko irizpideak.
Animatu eta etor zaitezte!