Asteazkenean Hernani BHI-ko ikasleak, Hernaniko beste eskoletako ordezkariekin batera, Udaleko udalbatzar aretoan izan ginen Eskola Agenda 2030eko Udal Foroan, ikasturtean zehar egindako ikerketen ondorio eta konpromisoak aurkezten. Bertako nondik norakoak irakur daitezke udaletxeko weborrian. Bertan aurkeztu genuen txostena eta konpromisoen dekalogoa ere eskuragarri dituzue.
Datorren ikasturtean, aurten egindako diagnostikoa oinarri hartuta, Hernanin mugikortasuna jasangarriagoa izateko ekintzak gauzatuko ditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta datorren urtera arte!


