Jangela
Jangela zerbitzua
Ikastetxeak, ikasturte osoan zehar eta egutegiarekin bat, DBH maila guztietako, ZI Gelako eta Gela Egonkorreko ikasleentzat eskaintzen duen zerbitzuetako bat da jangela. Serunion-Aibak enpresa arduratzen da janaria prestatzeaz, bertaratzeaz eta jan ondorengo zaintzaz. Menuak beherago daude eskuragai.
Jangelan, elikadura orekatuaren garrantziaz jabetzeaz gain, elkarbizitzarako ezinbestekoak diren arauak barneratzen irakatsi nahi da. Hona hemen JANGELAKO ARAUDIA.
Gaur egungo egoera anitzei, elikagai batzuekiko intolerantziei, erlijio sinesmenei, alergiei… erantzuna emateko asmoz, menu desberdinak eskaintzen dira.
Zerbitzu honen kudeaketa ikastetxean bertan egiten da eta arduradun bat dago.
HARREMANETARAKO DATUAK
Arduraduna: Mercedes Ortega
Tel: 943 899 510
jangela@hernanibhi.com
JANGELAKO MENUAK