Heziketa Digitalari buruzko aurtengo bigarren saioa eskainiko dugu datorren URTARRILAREN 22an, arratsaldeko 17:30ean. Gonbite irekia egiten dugu, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Santa Barbara eraikineko aretoan elkartuko gara ondoko gaien inguruan aritzeko:
- Sare sozialek gure osasun mentalean izan ditzakeen ondorioak.
- Gehiegizko erabilera eta adikzioa.
- Sare sozialak modu osasuntsu batean erabiltzeko aholkuak.
Animatu eta etor zaitezte!