Proiektu Digitala

Baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas-, ikas- eta kudeaketa-prozesuetan.

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren helburuak:

  • Ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
  • Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
  • Zentroa etengabe ikasten ari den erakunde bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
  • Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.

Ikastetxeak urteak badaramatza eraldaketa digitalean aurrerapausoak ematen, Sare Hezkuntzan eta Heldutasun Ereduan. Egun, inplementatzen ari den curriculum berrian, konpetentzia digitala lortzeko asmoarekin eta Europako DigCompOrg markoa erreferentzia esparru horretara gure jardunbidea egokitzeko nahiarekin, Ikastetxearen Proiektu Digital propioa diseinatzea izan da azken pausoa.

Ikusi ikastetxearen IPDa
proiektua3