LA ARBOLEDARA IRTEERA

Abenduaren bukaeran La Arboledan (Bizkaian) izan ginen Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Historia gaiarekin lotutako jarduera osatzeko. Meatze-ustiapenak Euskal Herriko industrializazioan eta ingurumenean  izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak ezagutzeko aukera bikaina izan genuen, gainera, eguraldi eta giro aparta izan genuen.