Abenduaren 4an egitasmo berezia antolatu zen Hernanin: Euskararen Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, eta Hezkuntza Plataformaren laguntzaz, herriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak herrian elkartu ziren eguna ospatu asmoz.
Herriko plaza eta parkeetan elkartu ziren haurrak, talde txikitan ikastetxe ezberdinetakoak nahasturik, eta gogotsu aritu ziren DBH4ko ikasleek prestatutako eta dinamizatutako hamaika jolasetan.
Haur zein gazte primeran pasa zuten eta denbora gutxi egon arren, oso harreman polita sortu zuten. Agurra ere ederra izan zen, besarkadak eta guzti!
Noiz hurrena?