DBH4ko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastetxeetan

Proiektu Komunitarioaren ikasgaiaren baitan, DBH 4ko ikasleak Hernaniko lehen hezkuntzako ikastoletan bisitak egiten hasi dira eta esperientzia polita izaten ari da.

Gure ikasleek ipuinak irakurtzen dizkiete HH5eko eta LH1eko ikasleei eta karetak margotzen amaitzen dute saioa. Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da gure ikasleentzat eta LHtik balorazio oso positiboa egin da.

Opor onak pasa eta bueltan, falta den ikastetxean izango gara!