Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena

Onintza Enbeitaren bisita izan zuten asteartean —otsailaren 24an— 1. Batxilergoko Antropologia eta Literatura Unibertsaleko ikasleek. Berak idatzia da, bai, Bizitza baten txatalak liburua baina Feli Madariaga emakume baserritarraren bizipenak ageri dira bertan, Onintzak lehenengo pertsonan jasotakoak. Eta ez dira gutxi. Hainbat aho zabalik utzi gintuztenak. Guztiak garai baten lekuko eta gaur egun “ekintzaile” deituko genukeen izaera bereziko emakume baten ispilu. Baserria-lurra-emakumea, horiexek liburuaren ardatzak.