Pasa den asteburuan ARTEko ikasleak Madrilen izan ginen, hiriko leku esanguratsuenak ikusten eta Prado, Reina Sofia eta Tyssen museoak bisitatzen. Ederki pasa genuen!
Irakurri +ARTEko ikasleak Madrilen

Pasa den asteburuan ARTEko ikasleak Madrilen izan ginen, hiriko leku esanguratsuenak ikusten eta Prado, Reina Sofia eta Tyssen museoak bisitatzen. Ederki pasa genuen!
Irakurri +Abenduaren 12an Joseba Sarrionandiaren bisita izan genuen Agustin Iturriagako liburutegian. Bigarren Batxilergoko eta Literatura Unibertsaleko ikasleekin bi topaketa interesgarri bezain aberats izateko aukera izan genuen. Eskerrik asko Joseba!
Irakurri +Abenduaren 13 eta 14an Pauen izan ginen bisitan DBH3ko frantses ikasleekin. Gazteluan bisita gidatua egin, Boulevard des Pyrénées-etik Pirinio zurituak kontenplatu, Nafarroako Parlamentua eta beste hainbat monumentu ikusi, azokan buelta bat eman, funikularrean gora eta behera ibili… Horrela pasa genituen bi egunak, frantsesa praktikatuz, kondaira geureganatuz eta, noski, Gabonetako azokan eta Paueko hainbat txokotan kutixi […]
Irakurri +Aurten ere Heziketa Digitalari buruzko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik MacSonrisas Elkartearekin batera, familientzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Hitzaldia datorren abenduaren 18an izango da, asteazkenean, arratsaldeko 5,30etatik 7etara Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaietan murgilduko gara: Mundu digitalean komunikatzeko dauden modu desberdinak Harreman digital osasungarriak izateko gakoak […]
Irakurri +Aurten berriro ere euskararen erabilera bultzatu, arte sorkuntza eta norberaren adierazpena sustatzearren, “URTE BERRIARI HARRERA” POSTAL LEHIAKETArako deia luzatzen dizuegu Institutuko ikasleei, honako oinarri hauen arabera eta bidalketa URTE BERRIARI HARRERA POSTAL LEHIAKETA izena duen galdetegiaren bitartez egingo da.
Irakurri +Abenduaren 10an, asteartean, John Anduezaren bisita izan dugu. DBH3ko ikasleek solasaldi bizia izan dute euskal idazle eta sortzailearen eskutik.
Irakurri +Abenduaren 4an egitasmo berezia antolatu zen Hernanin: Euskararen Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, eta Hezkuntza Plataformaren laguntzaz, herriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak herrian elkartu ziren eguna ospatu asmoz. Herriko plaza eta parkeetan elkartu ziren haurrak, talde txikitan ikastetxe ezberdinetakoak nahasturik, eta gogotsu aritu ziren DBH4ko ikasleek prestatutako eta dinamizatutako hamaika jolasetan. Haur zein […]
Irakurri +Abenduaren 3an ospatu genuen mailaz maila Euskararen Eguna, modu askotan ospatu ere: mintzodromoa, bingo musikatua, altxorraren bila, ginkana eta musika eta dantza emanaldi bikainez gozatzeko aukera izan genuen, beti ere gaztetxoenek ondutako bertsoa gogoan, euskara hiztunik gabe ez da eta euskara gu gara. Euskera gu gera
Irakurri +Abenduaren 5ean, DBH3ko ikasle guztiak Durangoko Azokan izan ziren, aurtengo leloari jarraituz, emateko eta hartzeko prest!! Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen euskal sortzaileen azken lanen artean.
Irakurri +Batxilergoko ikasleak urrian San Telmo museoa bisitatzera joan ziren; bertako historia eta altxorrak ezagutzeaz gain, museoak izan duen eboluzioa ere ezagutu zuten . Azaroaren 20an 1. Batxilergoko ikasleak Irungo harrera etxea bisitatzera izan ziren eta ondoren, Gizarte Antropologiako ikasleak Oiasso museora joan ziren, “Megalitoak” izeneko erakusketa ikustera.
Irakurri +