Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, urtero lez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eta hainbat ekintza burutu ditugu  Hernani BHIko maila guztietan, hala nola, aizkora eta trial erakusketa, Irulegiko eskuetan mezuak idatzi eta ikastetxean zehar ipini, batxiler eta DBH4ko ikasleen musika emanaldiaz gozatu, mintzodromoa, tailerrak, ihes gela, dantza… Euskaraz bizi eta goza dezagun!             […]

Irakurri +

Bortizkeria Digitala eta Ziberjazarpena

Aurten ere Heziketa Digitalari buruzko saioa antolatu dugu Hernani BHI-ko Elkarbizitza Batzordetik MacSonrisas Elkartearekin batera, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Hitzaldia datorren abenduaren 16an izango da, asteartean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara Santa Barbara eraikineko aretoan. Saioa euskaraz eskainiko da eta ondoko gaietan murgilduko gara: Bortizkeria digitala, motak eta ezaugarriak. Ziberjazarpenean noiz bihurtzen den, […]

Irakurri +

Renata

Azaroaren 25ean Batxilergoko ikasleok RENATA antzerkia ikusi genuen Biteri Kultur Etxean. Ondoren tertulia txiki bat izan genuen antzezleekin.                                                                           […]

Irakurri +

MIGRAZIOA LANDUZ ETA EZAGUTUZ

Lehen ebaluazioan Batxilergoko 1. mailako ikasleok migrazioa gaia lantzerakoan, Miñan liburua irakurri genuen, Hernaniko AMHER elkartearekin topaketa izan genuen Institutuan, ondoren Faisaien irla pelikula ikusi genuen Biterin eta bukatzeko Irun-Hendaian zehar irteera izan genuen bertatik bertara ezagutzeko egungo errealitatea, Irungo Harrera Sarearen eta Ipar Euskal Herriko lekuko baten testigantzak jasoz.            […]

Irakurri +

EITBn, HAMAIKA ENTZUTEKO programan partehartzea

Azaroaren 25ean DBH-4 mailako ikasleek parte hartu zuten “HAMAIKA ENTZUTEKO” programan. Klaudio Landak zuzentzen duen saioan publiko moduan izan ziren, partaidetza aprobetxatuz programa emititzeko kamaren atzekaldean dauden lan ezberdinez jabetzeko aukera ederra izan zuten.

Irakurri +

Juan Luis Zabala gurean

Azaroaren azken astean Juan Luis Zabala hurbildu zaigu ikastetxera GALDU ARTE liburuaren inguruan 4. mailako ikasleekin mintzatzera. Liburuak ibilbide luzea egina du, interesa pizten du ikasleengan 80. hamarkadako gaztetxeetan bizitako giroaz ari den nobelak eta berarekin izandako tertulian jakinmin hori agerian geratu zen.

Irakurri +

GEOLOGIAN TXAPELDUNAK!

oplus_4194304

1.batxilergoko ikasleek EHUko geologiako argazki lehiaketan saria lortu dute. Lehiaketa honek geologiaren interesa sustatzeaz gain zientziarekiko ilusioa piztea du helburu, eta gure ikasleek bide horretan podiuma bete dute! ZORIONAK Xuban Uria, Izar Del Valle de Lersundi eta Ibone Esnaola!

Irakurri +

BIOGIPUZKOARA BISITA

oplus_0

2.batxilergoko Biologia eta Anatomiako ikasleek Biogipuzkoa, osasun-ikerketako euskal institutua, ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Herritarren osasunean eragin handia duten ikerketa zientifikoak eta berritzaileak ezagutu, eta ikertzaileekin aurrez aurre bizipenak trukatu dituzte.

Irakurri +

ITURMENDIKO GEOLOGIA IKERTZEN

1.batxilergoko Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientzietako ikasleek, Hernaniko Iturmendi Jentil Zuloa deritzon kobazuloa ezagutu, ukitu eta sentitu dute Felix Ugarte elkarteko espeleologoen eskutik. Lurpeko urek landutako artelanaren parte izan dira gure ikasleak, kobazuloak eskaintzen dituen zirrikituetatik sartuz, natura ukituz eta sentituz.    

Irakurri +

HEZIKETA DIGITALA HERNANI BHIn proiektua 25-26

2. Batxilergoko IKT ikasleek “Heziketa digitala HernaniBHIn” proiektua prestatu eta gauzatu dute DBH 1eko ikasgelatan. Horrela, ikasleek zibersegurtasunari buruzko sentsibilizazio saio bat jasotzeko aukera izan dute.     

Irakurri +
-->