… eta hemen daude: Patxi Zubizarretak ederki asko azaldu zizkien mundu horiek 1. Batxilergoko Literatura Unibertsaleko ikasleei ikastetxera egindako bisitan. Mila gau eta bat gehiagoko istorioak abiapuntu hartuta, harrituta utzi gintuen bere hitz-jario eta arabiar mundutik propio ekarritako objektuekin. Literatura arma indartsutzat aurkeztu zigun, biziarazi nahi diguten garai gris honetan, ezinbesteko helduleku norberaren barne mundua eta kanpokoa deskubritzeko eta gozatzeko.